Irailaren 20an, igandean, Jacak Europar Lankidetzaren Eguna jasoko du
Datorren igandean, irailaren 20an, Jacak, Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP), Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen (POCTEFA) Kudeaketa Agintari gisa, urtero antolatzen duen Europar Lankidetzaren Egunaren ekitaldia jasoko du.

Kalitatezko grastronomia eta elikadura osasungarria izango dira igande goizean Jacan antolatuko den gastronomia eta musika ikuskizunaren hari gidariak. Ekitaldiaren protagonistak Pirinioko zaporeak izango dira, mendikatearen bi aldeetako biztanleen arteko lotura gisa. Zeremonia maisuak, Frantziako eta Espainiako sukaldariak izango dira.

Europar Lankidetzaren Egunaz baliatuz Pirinioetako Lan Elkarteak 2007-2013 epealdian lortutako lankidetzaren emaitzak jakinaraziko dizkie Jacako biztanleei eta bertara hurbiltzen diren turistei.

Aragoiko Gobernuaren esku dagoen Sarga enpresa publikoa eta FUNDAGRO fundazioa, biak ere GUSAPIR proiektuaren bazkide, arduratuko dira ekitaldiaren antolakuntzaz eta garapenaz. GUSAPIR proiektuaren helburua Gustuaren eta Zaporeen kultura sustatzea eta bultzatzea da, mugaz gaindiko guneko jendearengandik gertu, kalitatezko produktu tradizionalen eta lurraldeko gastronomiaren bitartez.