Ekainaren 24tik 26ra Pirinioetako Idasleen XVIII. Topaketa antolatuko da Solsonan, eta Pirinioetako hizkuntza desberdinetan idatzitako lanen egileak bilduko ditu.

Programaren barruan “L’Esperit d’Àneu. Les trobades d’escriptors al Pirineu 1994 – 2011” Erakusketaren inaugurazioa egongo da Solsonako Museo Diocesà museoan. Jardunaldi hauetan liburu hauek ere aurkeztuko dira: Serenament, de la rel cap al cel, Eugeni Barniol maisuaren eskutik, eta Giranto, memoria historikoaren gaineko Pirinioetako kontaketak Ferran Rella, Trobadesetako koordinatzailearen eskutik.