Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiak Pirinioetako Landarediaren lehenbiziko Atlasa egin du.
Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) kide diren lurraldeetako botanikari espainiarrak, frantziarrak eta andorratarrak hiru urtez aritu dira Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) barruan lanean, Pirinioetako Landarediaren lehenbiziko Atlasa egiteko.

Orain arte egin gabeko esperientzia da, eta bi milioi landare erregistro baino gehiago erkatzeko eta, 4.500 landare espezie baino gehiagorekin landare bioaniztasunean Europako bigarren ekosistema aberatsena dena xehetasun osoz deskribatzeko aukera eman du.

Atlasa, Pirinioetan bizi diren landareen banaketa mapak eta fitxa biologikoak kontsultatzeko eta izen zientifiko edo UTM sareta bitartez bilaketak egiteko aukera emango duen online plataforma baten bitartez dago eskuragarri.