Yolanda Barcinak, Pirinioetako Lan Elkarteko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Presidenteak, astelehenean, Frantziako Tolosako ikastetxe batean izandako hilketen gaitzespena helarazi dio Martin Malvyri, Midi-Pyrénées lurraldeko presidenteari, mugaz gaindiko elkarlanerako foro hori osatzen duten erkidego eta lurralde guztien izenean. Gogoratu behar da hiru hau eta haur horietako baten aita, ikastetxeko irakaslea, hil zituztela.

Horrez gain, Lan Erkidegoak Frantziako lurralde horretako hiritar guztiei eta, batez ere, Pirinioetako lurralde horretako hiriburuko erkidego judutarrari agertu nahi dion elkartasuna adierazi dio.

Presidenta - embajador Israel.jpg

Asteartearen 20an arratsaldez Iruñean, Israelek Espainian duen enbaxadorearekin, Alon Bar jaunarekin, energia berriztagarrien inguruan burututako lan saioan, Yolanda Barcinak gaitzespen eta elkartasun mezua zuzenean helarazi dio enbaxadoreari, Pirinioetako Lan Erkidegoaren izenean.

Gogoratu behar da, baita ere, Conseil Régional de Midi-Pyrénées erakundeko langileak Hôtel de Région (Lurralde Kontseiluko egoitza nagusia) Atarian elkartu direla gaur goizean, minutu bateko isilunea egiteko, hilketak gaitzesteko eta gertakari latz horren biktimen senideei elkartasuna adierazteko.