Joan den urriaren 28an, PLEk bere XXVIII. Osoko Bilkura antolatu zuen Bagnères-de-Luchon-en. Pirinioetan lan egiten duten eragile guztientzako topalekua, elkartzeko, lan egiteko eta elkarrekin bizitzeko espazioekin promes guztiak bete dituena.

Mugaz gaindiko ekimenen Foroak arrakasta handia izan du proiektuetako standetan zehar ibiltzeko, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz gaindiko Lankidetzarako Egitasmo Operatiboaren (POCTEFA) onuradunekin iritziak partekatu eta ideiak proposatzeko aukera izan duten 500 bisitari baino gehiagorekin. Egin diren lau tailerrak ere, « Lurraldearen egokitzapena eta azpiegiturak», « Prestakuntza eta garapen ekonomikoa», « Ikerketa eta garapena»  eta « Ingurunea eta turismo jasangarria» alegia,   gainezka egon dira. Hemendik gutxira asebetetze inkesta bat burutuko da osoko kontseiluan proposatutako ekintza horiek nola hartu diren eta datozen ekintzak nola hobetu jakiteko asmoarekin.

 

Zooma « 2011, Pirinioetako Urtea » ekintza

PLEren XXVIII. osoko kontseilua, datorren urtean Pirinioetako eragile multzoa mobilizatuko duen «2011, Pirinioetako Urtea» proiektua bultzatzeko aukera ona izango da baita ere.

PLEk sustatutako proiektu honen bidez, PLEko kide bakoitzak Pirinioetako turismoa ezagutzera emateko proiektu komun batean parte hartuko du. Pirinioen irudiaren erakargarritasuna eta garrantzia indartzeko mobilizatuko den Frantziako, Espainiako eta Andorrako Lankidetza sare jasangarria da eta Pirinioak turismo arloan gertaera profesionalak egiteko leku aproposa direla erakusteko ekintzak egingo dira.

Gainera « 2011, Pirinioetako Urtea» Frantziara, Espainiara eta Erresuma Batura zuzendutako komunikabideentzako plana ere bada. France 3 telebista katearekin eta Pirinioetako hegoaldeko eskualdeetako telebistekin batera gauzatzeko (RTVA Andorran, Euskal telebista, TV3 Katalunian eta Aragoiko eta Nafarroako telebistekin hitzarmena lortzeko negoziaketak martxan daude). Gertaera bateratzaile honen helburua, 2011 urtean zehar, Pirinioetan jai etapa desberdinez osatutako ibilbide bat antolatzea izango da, baita ekintza kulturalak, kirolarekin lotutakoak, hitzaldiak etab. antolatzea lurralde osoan.

« 2011, Pirinioetako Urtea»  eremu proiektua da batez ere. Pirinioetako eragile guztiak gonbidatuta daude proiektu honetan parte hartzera « 2011, Pirinioetako Urtea»   labela jarriko zaien gertaerak proposatuz. Dokumentua frantsesez eta gazteleraz laster aurkituko duzue deskargatzeko eta honi esker, zuen gertaerari labela jartzeko aukera izango duzue.

Laburbilduz, joan den urriaren 28an Luchon-en bizitako Pirinioetako eta bertako eragileen irudi ederra izan zen.