2011ko ekainaren 16,17,18 eta 19an Trophée DESMAN ekimenaren 14. Edizioa ospatuko da. Enpresei eta erakundeei zuzenduta dago eta erronka honen jatorrizko formula froga errazetan eta «natura abentura baino gehiago» goiburuan oinarritzen da.

Sari honi esker, enpresako ohizko eragileei, abentura komun eta erraza bizitzeko aukera ematen die segurtasun handienarekin. Kirola egiteko «aitzakiarekin» Trophée DESMAN sariak helburu desberdinak ditu: solidaritatea eta lankidetza sustatzea, Andorrako, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako enpresa  parte hartzaileen arteko hartu-emanak indartzea, leku desberdinetan egin daitezkeen aktibitate turistikoak zuzenean eta konkretuki ezagutzea eta hauek ezagutzera emateko ekarpena egitea.

Gainera,  iberiar muturluzea (desman frantsesez), Pirinioetan bakarrik bizi den ugaztun txikia da (Frantzian eta Espainian). Izen generiko honek mugarik gabeko Pirinioetako identitatea ematen dio ekimen honi  eta sinbolo ekologiko indartsua bideratzen du, Pirinioetako uraren kalitatearena alegia.
Aipatzekoa da Europar Batasunak bere laguntza finantzarioa ekarri duela eta Trophée adierazpenak Hippocrène Fundazioko 2000. urteko saria jaso zuela, aurkeztutako Europako 326 proiektu desberdinen artean.

Informazio gehiago: http://www.trophee-desman.com