Partzuergoko zuzendariak CTPren lana eta POCTEFAren helburuak azaldu zituen, ‘Garapen iraunkorrerako mugaz gaindiko ekimenak’ lan mahaiaren barruko hitzaldian.
Cristina Pratek, Pirinioetako Lan Elkarteko zuzendariak, urriaren 2an eta 3an Sallent de Gállegon egin zen Pirinioaren Iraunkortasunerako I. Foroan hartu zuen parte.

Partzuergoko zuzendariak CTPren lana eta POCTEFAren helburuak azaldu zituen, “Garapen iraunkorrerako mugaz gaindiko ekimenak” lan mahaiaren barruko hitzaldian. Horrez gain, Cristina Pratek Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiaren lorpenen berri ere eman zuen. CTPk bultzatutako erakunde hori, garapen iraunkorreko ekimenen eta medio naturalaren babesaren aldeko apustu garbia da, mugaz gaindiko lankidetzaren bitartez.