Datozen urriaren 28 ,29 eta 30ean, Pirinio Biziak egitasmoaren garapen azterlanaren bigarren jardunaldiak burutuko dira Ezpeletan.

CERAI-Aragón-etik (Centro de Estudios Rurales y Agricultura Internacional), eta APMM-ren (Asociación de Poblaciones de Montañas del Mundo) laguntzaz, Pirinio Biziak Bigarren Jardunaldiak antolatu dira Ezpeleta-Itsasun, Euskal Herriko Pirinioetan, 2011ko urriaren 28an, ostiralean, 29an, larunbatean eta 30ean, igandean. Aurtengo otsailean Aragoiko Pirinioko Ainsan, burutu ziren Lehen Jardunaldien ildoari jarraitzen dioten eta Pirinio Biziak Egitasmoaren barruan sartzen diren bigarren jardunaldi horien helburua, Pirinioetako mendiei balioa ematea da. Mugaz gaindiko ekimen horren xedea, Pirinioei balioa emateko Egitasmo Pilotu Europarra sortzea da, Espainiako eta Frantziako gizarte agenteen partaidetzan eta elkarlanean oinarrituz.
Jardunaldi horietan zenbait gai landuko dira, gazteak lurraldera eta bertako jardueretara etortzea (edo bertan jarraitzea), Pirinio Biziak Egitasmoaren nazioarteko dimentsioa edo Mendiko gastronomia. Horrez gain, jardunaldiek oso pertsona garrantzitsuak izango dituzte, José BOVÉ, Europar Legebiltzarreko Nekazaritza eta Landa Garapen Batzordeko presidenteordea, eta baita Europar Batzordeko ordezkari bat ere, PAC-aren eta EB-ko erkidegoko funtsen gaia lantzeko.
Jardunaldietan izena emateko eta hotelei eta bazkari eta afari kolektiboei buruz hitz egiteko, jar zaitezte harremanetan: mezu elektronikoz: administracion.aragon@cerai.org telefonoz: +34 976 59 97 11
Izen emateak, honako web gunean izango duzun formulario baten bitartez ere egin ahal izango dituzu: http://www.pyrenemountain.eu/
Izena emateko eta ordainketa egiteko azken eguna: urriak 25.