Aurtengo helburua energia-iturri berriztagarriak erabiliz ohiko erregaien ordezkoak aurkeztea da, gai kutsatzaile gutxiago isurtzeko eta, horrela, lurreko izaki bizidun guztion bizi-kalitatea hobetzeko.

Egun Europako herrialdeetan erregai fosilekiko daukagun mendekotasuna eta energia-beharrak gero eta azkarrago hazten direla ikusita, premia-premiazkoa dugu eredu jasangarriagoak bilatzea eta bizi-ohitura osasungarri eta arduratsuagoen alde egitea. Horregatik, jardunaldi hauek eztabaidarako eta prestakuntza, komunikazioa eta informaziorako txokoa izateko sortuak dira. Hartu-eman horiekin, bideak urratuz joango gara, Pirinioen garapen integrala lortzeko bidean jasangarritasunaren ikuspegiari helduta aurrera eginez.
Ingurumenaren eta energiaren birreboluzioaren paradigma berriari kasu eginik, eraikuntza eta turismoa gertu-gertutik zaindu beharreko gaiak dira. Horrexegatik, bi gai horiek hizpide nagusi izango dira “Pirineu Sostenible” III. Aretoan. Zeharkako ikuspegi integratzaile batetik jorratuko dira gaiok, Andorra, Espainia eta Frantziako Pirinioetako profesionalen eta enpresen ezagutzak ahal bezainbeste zabaltzeko eta partekatzeko.
Ingurumena modu aktiboan babestea, energia aurrezten duten eta baliabideak zentzuz erabiltzen dituzten eraikinen alde eginez, alde batetik, eta bisitari eta gonbidatuei zein bertakoei bizitoki egokia, erosoa eta osasungarria den ingurunea eskaintzea, bestetik, betiere alor honetan atera berri diren aurrerapenak kontuan hartuta. Horiexek dira “Pirineu Sostenible” III. Aretoaren xedeak, Idònia-k antolatutako ekimenaren azken helburuak.