Egia da Andorra bere garapen jasangarriaren hasieran aurkitzen dela baina herrialdeak erakusketa aitzindaria sortu du jadanik « Pirineu Sostenible» delakoari esker. Eragile taldearen kontzientzia hartu duela agerikoa da eta etorkizuneko erronkei aurre egitea ahalbidetuko dion prozesutik pasatzeko nahia erakutsi du herrialdeak.

Erakusketa hau, aitzindaria da eta erdi eta goi mendiko garapen jasangarrian espezializatuta dago. Urtean hitzordu batekin, sektoreko profesional desberdinei laguntzeko eta beraien esperientziak partekatzeko erreferentzia izan nahi du Pirinioetan.



Beraz, urrak 6 eta 7 bitartean "Pirineu Sostenible" erakusketaren bigarren edizioa opatu da La Massanan, Andorra. Garapen jasangarriaren esparruan berrikuntzak ezagutzera eman dira, esate baterako garraioei dagokionez, segway erakusketak, auto eta furgoneta elektrikoak, auto hibridoak, eguzkiarekin funtzionatzen duten autoak, etab.
400 eta 500 pertsona inguruk bisitatu dute erakusketa eta balorazioak positiboak izan dira. Hobekuntzak nabaritu dira lehenengo edizioarekin konparatuz, erabili diren espazioei dagokionez, esate baterako. Guztia erakusketaren gutun etikoa errespetatzeko helburuarekin, honen arabera dauden espazioak bakarrik erabili beharko dira eta.

Azpimarratu beharra dago erakusketaren antolakuntzaren helburua, %100 jasangarria den erakusketa lortzea dela (mugatutako inprimaketak, berriz erabiltzeko akreditazioak, boligrafo biodegradagarriak, zabor bilketa selektiboa, kartoizko altzariak…). Hurrengo edizioan, akreditazioak jasotzeko puntuak gehituko dira, baita atsedenaldietarako jateko tresna biodegradagarriak ere – kafea, eta bestelakoak.


Erakusketak ez du oraindik bere lekua aurkitu eta datozen urteotan kolaboratzaile berriak edukitzea espero du (arkitektoak, ingeniariak, udalak eta bertako zein ondoko herrialdeetako administrazioak) baita Pirinioez bestaldeko informazioa partekatzeko eta hau errazteko plataforma bat sortzea ere.

 

Gehiago jakiteko, ar zaitez « Pirineu Sostenible » erakusketako webgunera