2012ko maiatzaren 18tik 20ra, POCTEFA Pirineos en Red/Réseau Pyrénéen (2010-2012) egitasmoaren barruan, Pirinioetako kultur ondareari buruzko “Pirinioak Sarean” kongresua antolatuko da Grauseko ESPACIO PIRINEOS Pirinioetako Sorkuntza eta Kultura zentroan.

Pirineos en Red/Réseau Pyrénéen egitasmoaren %65 FEDER funtsen bitartez finantzatzen da, POCTEFA programaren bitartez. Egitasmoak, Grauseko Espacio Pirineos izenekoa Lourdeseko Château fort – Musée Pyrénéen izenekoarekin elkartzen du.
Kongresuaren helburua Pirinioak Sarean egitasmoaren emaitzak ezagutaraztea da, Pirinioetako kultur ondarea berreskuratzeari eta ezagutarazteari buruzko beste egitasmo interesgarri batzuetarako foro bilakatuz.
Kongresua gaikako 5 atal handiren inguruan egituratuko da. Atal horiek hitzaldiek eta jakinarazpenek osatuko dituzte:
          Ondare inmateriala eta antropologikoa;
          Dokumentu eta argazki ondarea;
          Ondare arkeologikoa;
          Historia eta arte ondarea;
          Museoak, sareak eta elkarlanerako egitasmoak.
Kongresuak egitasmoak aurkezteko gunea izango du erreserbaturik. Gune horretan, beste egitasmo berri batzuk kudeatzeko beharrezkoak diren harremanak ezartzeko aukera emango du. Beste alde batetik, kongresua bat etorriko da Museoen Nazioarteko Egunaren (maiatzaren 18an) eta Museoen Gauaren (maiatzaren 19an) ospakizunekin, eta zenbait kultur eta turismo jarduera ere izango dira. Jarduera horien artean, ESPACIO PIRINEOS zentroan “Pirineos” diaporama eskainiko da, bisita gidatua Grauseko historia eta arte multzotik, eta, horrez gain, Pirinioetako musika ikuskizuna ere egongo da.

Izen ematea doakoa da, eta hitzaldietara, azalpenetara eta jarduera paraleloetara joateko aukera emango du. Horrez gain, izena eman dutenek kongresuarekin erlazionaturiko informazioa, jakinarazpenak eta bestelako argitalpenak ere jasoko dituzte.
Informazio gehiagorako, idatzi dire@espaciopirineos.com helbidera edo bisitatu www.espaciopirineos.com gunea.
Hemen klik eginez, izena emateko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu.