Kazetaria al zara eta Pirinioen inguruan lanean diharduzu? Pirinioarteko kazetaritza sarian parte hartzeko aukera duzu.

Andorrako Printzerriak antolatzen du 1996tik eta bere helburua, Pirinioetako errealitatearen aspektu desberdinen ezagutza sustatzea da. Pirinioak lantzen dituzten kazetaritza erreportaje guztiek (prentsa, irratia eta telebista) parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Baldintza bakarra lan hauek 2010eko uztailaren 1a eta 2011ko ekainaren 30a bitartean argitaratuta egotea da. Sari hau jasotzeko aurkezten diren erreportajeak Pirinioetan hitz egiten den edozein hizkuntzatan burutu ahal izango dira (katalana, frantsesa, gaztelera, euskara, aragonesa eta okzitaniera). 2002tik aurrera sariari nazioartekotasun izaera emateko, ingelesez egindako erreportajeak ere onartzen dira. Saria Andorrako Gobernuak ematen du eta guztira 6 010 €-takoa da: 3005 € ikus entzunezko (telebista edo irratia) erreportajerako eta 3005 € idatzizko erreportajerako.

www.pirene.ad webgunean aurkituko duzue sariarekin lotutako informazio guztia eta izena emateko formularioa