BAGNERE DE BIGORRE– Pirinio Garaiak – Midi-Pyrénées
Musika jaialdia – 2010eko uztailaren 18tik 30era

Piano Pic jaialdi bat izateaz gain musika akademia ere bada, uztailaren 18tik 30era bitartean ospatuko da Haut Adour guneko zenbait lekutan (Bagnères eta inguruneak).

1995ean sortu zen Schraderren eta Raymond de Carbonièresen lurraldean, maila handiko akademia bat eta jaialdi bat sortzeko ideia Pierre Réach eta Christophe Baillet-en artean.
Gyorgy Sebök. Pirinioetako bailaren bihotzean nazioartean ezagunak diren maila handiko musikariak biltzea da Festival Piano Pic jaialdiaren eta Académie Gyorgy Sebök akademiaren artean egiten den erronka.

Jacques Chancel presidente eta Pierre Réach eta Christophe Baillet zuzendari artistikoak izanik, nazioarteko artista handiak agertuko dira Pirinioetako mendien bihotzean, ohiz kanpoko errezitaldiak eskaintzeko.

Pirinioetako ondare natural eta arkitektonikoa agertoki gisa edukita (Campan, Gerde, Baudéan, Abbaye de l’Escaladieu, Bagnères edo Pic du Midi), "Festival Piano Pic" jaialdiaren 3. edizioa Gyôrgy Sebôk-i eskainiko zaio bere heriotzaren 10. urteurrena ospatzeko.

Kontaktuak:
Association Piano Pic elkartea
Christophe BAILLET : 06 87 92 65 72 – christophe.baillet7@wanadoo.fr
Pierre REACH : 06 80 01 58 93 – pierre.reach@free.fr