Aurreko uztailaren 22an Gironan aurkeztu zen «Liaison» izena duen Perpignan-Girona lotuko dituen 366 kilometrotako luzera izango duen bidegorriaren proiektua.



Proiektua aurrera eramango duten erakundeek, Gironako Diputazioa, Ekialdeko Pirinioetako Batzorde Orokorra, Mediterraneoko Pirinioetako Garapen Batzordea eta Gironako Bidegorrien Partzuergoa, alegia, bizikletentzako ohizko bidea zein izango den adierazi zuten: ibilbideak bidegorriak eta aurretik zeuden bizikletentzako bideak erabiliko ditu Pirinioetako bi aldeak lotzeko eta lurraldeko abantailak balioztatuko dituen turismo eredu jasangarria indartzeko.

 

Sare hau antolatzeko mugako bi aldeetan bateratutako seinaleztatzea eta sustapena aurrera eraman behar da. Erakundeek bide-zati desberdinak bateratzeko prozedura teknikoak bateratzea nahi dute. Proiektu honek 1.654.775 eurotako kostua du eta %65a EGEF Europako Funtsek finantzatuko dute Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) proiektuaren barruan.