Programa horretan oinarrituta egituratuko da programazioaren hurrengo epealdian, 2014-2020an, Espainia, Frantzia eta Andorra artean aurrera eraman beharreko mugaz gaindiko lankidetza estrategia.
POCTEFAren Jarraipeneko Batzordea joan den martxoaren 12an elkartu zen Andorra-la-Vellan, Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) Programaren behin betiko idazketan aurrera egiteko. Programa horretan oinarrituta egituratuko da programazioaren hurrengo epealdian, 2014-2020an, Espainia, Frantzia eta Andorra artean aurrera eraman beharreko mugaz gaindiko lankidetza estrategia.

Irailean Programaren lehen bertsioa Europar Batzordera bidali eta abenduan jasotako oharrak sartzeko bi hilabetez gogor lan egin ondoren, Jarraipen Batzordeko kideek Interreg V A POCTEFAren bigarren bertsioa onartu zuten azken bileran. Bertsio hori Europar Batzordera bidaliko da berriro, behin betiko onespena jaso dezan.

Pirinioetako Lan Elkarteak, Programaren Kudeaketa Agintaritzak, datozen hilabeteetan behin betiko onespena jasotzeko itxaropena du, 2015eko bigarren seihilekoan modu ofizialean martxan jartzeko. POCTEFA 2014-2020 programari buruzko informazio guztia www.poctefa.eu webgunean kontsulta daiteke.