Hurrengo larunbata, uztailak 2 hasiko da TRANSPYR-en bigarren edizioa, ekimen hau “2011, Pirinioetako Urtea” proiektuaren barruan dago. Txirrindulari martxa bat da, ez da lehiaketa bat 8 etapa izango ditu eta Rosas eta Donostia bitartean burutuko da uztailaren 2a eta 9a bitartean.

Etapa bakoitzak batez beste 100km-tako eta 2.500 metrotako aldapa positiboa ditu, martxa paregabea da beraz, Europako BBT martxa gogorrenetarikoa alegia TRANSPYR – BI ITSASOTAKO ZEHARKALDIAk Mediterraneo Itsasoa Ozeano Atlantikoa/ Kantauri Itsasoarekin elkartzen ditu mendi bizikletan hego isurialdetik: Rosasko hondartzan irten eta Donostiako Zurriola hondartzan amaituko da.
Bigarren edizio honetan, parte hartzaile kopurua bikoizteaz gain (200 txirrindulari inguru), Mexikoko, Holandako, Belgikako, AEBetako, Eslovakiako, Suitzako, Italiako, Portugalgo, Frantziako, Finlandiako, Britainia Handiko eta ia Espainiako Autonomia Erkidego guztietako txirrindularien parte hartuko dute.
Informazio gehiago www.pyrineo.eu webgunean.