Aurtengoa Garapen Jasangarriaren Jardunaldi Nazionalen 6. edizioa izango da eta Toulousen 2011ko urriaren 13 eta 14 bitartean ospatuko da, “Eredugarritasuna eta diru-laguntzak: garapen jasangarriaren alde dauden taldeen 1000 ekintza konkretu”

Garapen jasangarriaren esparru guztiak estaltzeko asmoarekin honako gaiak landuko dira: tokiko garapena, lurralde antolakuntza eta urbanismoa, baliabide naturalak eta ondarea, uraren eta hondakinen kudeaketa, hezkuntza eta hiritartasuna, gizarte ekintza eta nazioarteko solidaritatea.

Testuinguru honetan Midi-Pyrénées eskualdea esperientziak eta praktika onak bilatzen ari da lurraldean hauek aurkeztu ahal izateko. Parte har ezazu ekitaldian zure proiektua www.andd.fr webgunean balioztatuz!