CEI (Central European Initiative) izenekoaren presidente Hungaria den garai honetan, Europa osoko Lurralde Elkarlanerako Europar Elkarteak (LEEE) Budapesten bildu ziren bigarren aldiz otsailaren 21ean eta 22an, 2006an erkidegoko legediak sortutako egitura juridiko mota berri horren elkarlanari eta kudeaketari buruzko esperientziak trukatzeko.
Oraingo honetan, eta foroaren antolatzaileek hala eskatuta, Ludovic LAREYNIEk, STC POCTEFAko proiektu kudeatzaileak, Sardiniako Mugaz Gaindiko Ospitalearen elkarlanerako proiektua azaldu zuen. Horren egitura juridikoa LEEE bat da. Gogoratu behar da operazio horren %65 FEDER kredituen bitartez, POCTEFAren bidez, dagoela finantzaturik. Partaideek interes handia agertu zuten proiektu horren aurkezpenaren aurrean, izan ere, osasun publikoaren alorreko elkarlana une honetan ari baita sortzen Europako beste lurralde batzuetan. Beste muga batzuetako partaide askok, Sardiniako mugaz gaindiko ospitalearen proiektuaren inguruan egindakoan oinarritzeko gogoa azaldu dute, beraien mugetan antzeko beharrei erantzun ahal izateko. Aukera horretaz baliatuz, Ludovic LAREYNIEk CTPren Partzuergoa, LEEEaren alternatiba, aurkeztu zuen, 2007-2013 epealdiko POCTEFAren Kudeaketa Agintaritza gisa betetzen duen lanean oinarrituz.
Beste alde batetik, ekitaldi horretan parte hartzean, LEEE Araudi berriari eta 2014-2020 epealdiari dagozkion tresna berriei buruzko informazio asko jaso ahal izan da eta, foroaren ondoren, CTPk, CTParen Partzuergoari eta Sardiniako Ospitalearen LEEEari buruzko informazio agiri ugari eman ditu. Topaketa horretan, Europar funtsen kudeaketaren alorreko mugaz gaindiko beste egitura batzuekin informazioa trukatu ahal izan da.
Informazio gehiagorako eta topaketako dokumentu guztiak jaitsi ahal izateko (ingelesez) hemen.