Beste urte batez ere abuztuaren 26an eta 27an Otsagabiako Orhipean: usadio eta tradizioak festa ospatu da.

Bi jardunalditan zehar herriak duela 100 urteko egun bat bizi izan du berrez. Kaleetan desagertutako usadioak ikusteko aukera dugu, gorulariak, gari-jotzea, matatxerri, etab.  
 
Aipatzekoa da aurtengo Orhipean festa, Burgiko Almadiaren Eguna bezala, Nafarroako jai adierazgarri hautatu dutela eta 2011 Pirinioetako urtea programaren barruan kokatzen da. Hori dela eta gastuaren zati bat Europako POCTEFA programak ordainduko du eta Pirinioetako artisauen azoka eta gaueko Oreka Tx taldearen kontzertua bezalako nobedadeak eskaintzen ditu. Gainera, laguntza berdinaren barruan, Otsagabiako jaietan, irailaren 10ean, erraldoien eta konpartsen topaketa egin zen Ezkarozen, Aurizberrin, Txantrean, Irunberrin, Oibaren, Zarrakaztelun, Agoizen, Isaban eta Otsagabian.