Uda hau nahiko uda berezia izan da niretzat. Joan den uztailean Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) Partzuergoko Zuzendaritzan hasi nintzen. CTParen inguruan nuen ikuspegia lurraldean oinarrituriko ikuspegia zen (Pirinioetako mendikatean bat egiten duten Espainiako 4 autonomia erkidegok, Frantziako 3 lurraldek eta Andorrak osatutako 200,000 km2). Hiru hilabetetan ikuspegi hori aldatu egin da. Orain ikuspegi gizatiarragotik ikusten dut CTP. Elkarren artean lankidetzan ari diren, elkar ezagutzen duten, elkarrekin lan egiten duten, ezagutzak trukatzen dituzten, batzuek besteengandik ikasten duten… 15 milioi biztanle baino gehiagok osatutako familia handia, mugaz gaindiko lurralde horren garapenerako eta, batez ere, biztanle horien eguneroko bizitza kalitatea hobetzeko.

30 urte baino gehiagoz CTPren lan ildoa pertsonen arteko lankidetza izpiritu hori sustatzea izan da, muga administratiboak ahulduz, lurraldeen zein lurralde horietan bizi diren pertsonen artean loturak ezartzeko borondatez.

2007an uste hori berretsi egin zen, Europar Batzordeak POCTEFA 2007/2013 programaren Kudeaketa Agintari gisa baieztatu gintuenean. Programa hori, 133 egitasmok osatzen duten eta 255 milioi euroko inbertsio orokorra duen Programa Operatiboa da.

CTPk, asmoa du FEDER POCTEFA 2014-2020 funtsak kudeatzera berriro aurkezteko eta hainbat alorretan ekintza komunak egiten jarraitzeko: garraioak eta komunikabideak; nekazaritza, basoko eta mendiko ekonomia; kultur ondasuna eta turismoaren sustapena; energia arazoak, baliabide naturalen eta ingurumenaren babesa; klimaren aldaketa, prestakuntza eta berrikuntza…

Editorial honetatik, agindu didaten lanaren aurrean dudan ilusioa eta, CTPa den tresna horren eta mugaz gaindiko lankidetzaren bitartez gure Pirinio maiteak garatzeko, hobetzeko, aberasteko eta partekatzeko dugun aukera bikaina helarazi nahi dizuet.

Cristina Prat, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko Zuzendaria