Argitaratu da ekitaldien behin betiko egitaraua web gunean, eta burutu nahi diren jardueretan izena emateko azken egunak dira.

Aurten ekimen honen 10. urteurrena ospatzen da. Europako kohesio politikarekin erlazionaturiko ekimen garrantzitsuena da, eta bere gaia “Europako lurraldeak eta hiriak: diferentzia mark., eta izena emateko epea uztailean hasiko da.
Aurtengo Open Day-etarako aukeratu den gaia inoiz baino gehiago dator bat CTP-ren ekintzarekin. Hazkunde adimentsu eta berdean zentratuko da, kohesio politikak horretarako ematen duen laguntzan, eta baita lurralde mailako elkarlanean ere: abantaila Europarako. Elkarlana lurralde garapenerako tresna gisa erabiltzeko moduei buruz, lurralde mailako programen balio erantsiari eta erabilera hobeari buruz, Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeei eta beste tresna batzuei buruz eztabaidatuko da. Halaber, etorkizunari begiratuko zaio, Europar Batzordeak 2014-2020 epealdirako proposaturiko araupetze markoa ezartzeko erarik hoberena aztertuz.
Interesaturik daudenek informazio gehiago aurki dezakete ekitaldiaren web gunean.