Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) 2013ko urtarrilaren 23an eta 24an bildu zen Bordelen (Akitania), lanen aurrerapena aztertzeko eta proiektuaren etorkizunari buruz lan egiteko.
Lehen jardunaldian “Trukatu: gure lurraldeetako klima estrategiak” izeneko mintegia burutu zen. Mintegi horren helburua CTPko lurraldeek klimaren aldaketaren alorrean dituzten lehentasunei buruzko iritziak trukatzea zen. Mintegi horri esker lurraldeetan klimaren inguruan martxan zeuden politikak ezagutarazi ahal izan ziren, eta lurraldeko lehentasun komunei buruko gogoetari eta iritzi trukaketari ekin zitzaion.
Bigarren jardunaldia OPCC-POCTEFA proiektuaren pilotatze batzordeari eskaini zitzaion. Klimaren aldaketaren alorreko lurralde mailako erreferenteak eta Behatokiko bazkideak bildu ziren, ekintzen aurrerapausoak aztertzeko eta 2013an aurrera eraman beharreko etapa berriei buruzko iritziak trukatzeko.
2013an, OPCC-POCTEFA proiektuko bazkideek egindako lanari esker, klimak mendikate osoan izan duen bilakaeraren ezagutzan sakonduko da, eta klimaren aldaketaren adierazleen jarraipenerako tresnak zein metodologia partekatua ezarriko dira.
Halaber, 2013. urtea inflexio puntua da OPCCentzat. Urte horretan, CTPko lurraldeek, beraien erakundeetan zein CTPan bertan, elkarlanean egin beharreko lanaren etorkizuna aztertu eta planifikatu beharko dute, klimari dagokionez.

Jarraituko du…

OPCCari buruzko informazio gehiago: www.opcc-ctp.org