Idoia Arauzo Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiaren egungo koordinatzaileak eta Carles Miquel, Cap de l’Oficina de l’Energia i del Canvi Climatic de Andorra, OPCCren 2014ra arteko emaitzak eta proiektuaren datozen urteetarako ekintza plana aurkeztu zituzten urriaren 29an, CTPren XXXIII. Osoko Kontseiluaren barruan

Behatokiaren hamasei erreferenteak eta koordinatzailea lau ardatzen inguruan ari dira lanean –klima, ura, bioaniztasuna eta basoak– eta helburua OPCCk mendi guneetako klimaren aldaketaren azterketan erreferente izaten jarraitzea da, Europa barruan eta kanpoan.

Ekintza planaren diseinuaren bitartez, OPCCk ezagutza zientifikoa denen eskura jartzea bilatzen du, jasotako informazioa horren eragina duten jasotzaileek erabili ahal dezaten; ikerketa zentroekin lankidetzan aritu, mendi guneetako klimaren aldaketaren azterketaren bultzadan parte hartu eta Pirinioetako muga inguruan izango duen eraginaren azterketa finkatu nahi du.

Behatokia 2011n hasi zen funtzionatzen, klimaren aldaketak Pirinioetan duen eragina ebaluatzeko xedez, horren eraginak murrizteko eta ondoreetara egokitu ahal izateko. Horretarako, mendiko baliabide naturaletan dituen eraginak identifikatu eta ezaugarritu dira, sektore sozioekonomiko zaurgarrienak horien mende baitaude.

2014an amaitu zen proiektuaren lehen fasean lortutako emaitzen artean, landare atlas komuna egitea, klimaren aldaketen eta lehorraldien ondorioak kontuan hartzen dituzten zenbait adierazle gauzatzea edo mendiko moldaketa ekimenei buruzko datu basea argitaratzea azpimarra daitezke.

Proiektuaren emaitza guztiak hemen (FR eta ESP) kontsulta daitezke.