Iruñeak mendi guneetako klima aldaketari buruzko nazioarteko Solasaldia jasoko du datorren azaroaren 6an. Lurralde bakoitzak, erronka garrantzitsu horri aurre egiteko, aurrera eraman dituen jardunbide onak ezagutzeko aukera paregabea.

“Behatu, egokitzeko” lelopean, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) proiektu amaierako ekitaldia ospatuko du Nafarroako hiriburuan. Topaketa horretan zientzialariak, Europa, nazio eta lurralde mailako agintariak, gizarte eta ekonomia alorretako agenteak… elkartuko dira. Guztiek, klimaren aldaketen aurrean sentsibilitate berezia duten guneen, mendi inguruen, egungo egoera eta etorkizunerako itxaropenak aztertuko dituzte. Horrez gain, arreta berezia eskainiko zaie klima testuinguru berri horretan burutu beharreko egokitzapen estrategiei.

Hitzaldia baliagarria izango da, baita ere, OPCCak, ura, basoak, naturaren arriskuak, bio-aniztasuna edo tele-hautemate tresnak bezalako gaietan bere bazkide guztien bitartez urte hauetan egin duen lana aurkezteko.

OPCC ekimen berritzailea da Europa mailan, mendi guneetan klimaren aldaketa aztertzeko. Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) jarri du martxan, eta Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako Programa Operatiboaren, 2007-2013 (POCTEFA) finantzaketa izan du.

Informazio gehiago