Ingurumen Agentzia Europarrak, Europan klimaren aldaketara egokitzeko plataformei buruzko txostena argitaratu berri du, eta bertan, plataforma horien dimentsioari, historiari, hartzaileei, gaiei eta ebaluazioari buruzko informazioa jasotzen da.
Horrez gain, martxan dauden klimari buruzko plataformak eta hondamendi arriskuen murrizketari buruzko plataformak ere aztertzen ditu.

Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokia (OPCC), Pirinioetan klimaren aldaketaren ondorioak neurtzeko eta horietara egokitzeko Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) ekimen estrategiko gisa aurkezten da.

Txostena Ingurumenaren Agentzia Europarraren webgunetik jaitsi daiteke.

OPCCk, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak antolatutako "Milioi 1 konpromiso klimaren alde – Pariseko COP21era bidean" proiektuaren aurkezpenean hartuko du parte ekainean.