Joan den urriaren 23an, Karpatoetako Konbentzioak (http://www.carpathianconvention.org/), mendi inguruneetan klimaren aldaketara egokitzeko estrategiei buruzko solasaldia antolatu zuen. OPCCk, Carles MIQUEL jaunak, Andorrako Gobernuko Turismo eta Ingurumen Ministerioko uraren eta klimaren aldaketarako unitatearen buruak, hau da, Andorrak OPCCren aurrean duen “klimaren aldaketaren” ordezkariak, hartu zuen parte lan taldean.
Lan talde horren helburua, mendi lurraldeetako aktoreen artean, klimaren aldaketara egokitzeko esperientziak partekatzea zen. MIQUEL jaunak, Pirinioetan klimaren aldaketara egokitzeko estrategia sortzeko Behatokiari dagozkion ekintzak aurkeztu zituen.
Tailerrean Alpeetako, Karpatoetako, Pirinioetako, Balkanetako, Kaukasoko eta Erdialdeko mendikate asiarreko elkarteen eta erakundeen ordezkariek hartu zuten parte. Hori dela eta, topaketa orain arte burututako garrantzitsuena izan zen, ordezkatutako mendikateen kopuruari eta aniztasunari esker.

Tailerrari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.

OPCCk, esteka honen bitartez jaitsi daitekeen lehenbiziko Egokitzapen azterlana argitaratu du jada:

Pirinioetan klimaren aldaketara egokitzeko alderdiei buruzko lehenbiziko elementuak “Klima aldatuz doa, Pirinioak egokitu egiten dira. 2011-2012 Egokitzapen Azterlana – I. fasea” liburuxkan aurki dezakezu. Hemendik jaitsi dezakezu.

Denbora gutxi barru argitaratuko dira egokitzapen azterlanaren ondorioak, eta OPCCren web gunetik jaitsi ahal izango dira.
Klimaren aldaketaren Pirinioetako Behatokiari buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsulta ezazu OPCCren web gunea: http://www.opcc-ctp.org.