Indarrean dauden Behategiaren lanei buruzko azken berriak aurkituko dituzu: bio-aniztasun ekintzaren aurrerapenak –Pirinioetan jasotako 5.500 landare erakutsi ditu–eta OPCCak mendiko egokitzapen estrategiei buruzko nazioarteko hitzaldian izan duen partaidetza.
Hiruhileko honetan, “elkarrizketaren” protagonista, nazioarteko GLORIA proiektuaren Aragoiko koordinatzailea izango da. Proiektua, landaredia alpetarraren jarraipen lan interesgarria da.
Halaber, klimaren aldaketara egokitzeko Pirinioetan indarrean dauden neurriei, Andorran aurrera eramaten ari den turismoaren dibertsifikaziorako estrategiari edo Katalunian Lehortea Kudeatzeko garatzen ari den Planari buruzko informazioa aurkituko duzu.
Horrez gain, zenbaki honetan ordezkari politikoei egindako zenbait elkarrizketa aurkituko dituzu, klimaren aldaketaren aurrean dauden ikuspegi politikoak ezagutu ahal izateko: Languedoc-Roussillon Lurraldeko presidentea, Akitaniako Lurralde Kontseilaria, Clima Planaren ordezkaria eta Nafarroako Gobernuko Ur Zerbitzuko Zuzendaria.
Egin zaitez OPCCaren Newsletterraren harpidedun edo/eta kontsultatu lehen eta bigarren zenbakia hemen.