Joan Lúria, programazio ekonomikoko zuzendariorde nagusiak hartu zuen parte Pirinioetako Lan Elkartea ordezkatuz, “Mugaz gaindiko esperientziak lurraldearen kanpo proiekziorako” mahai inguruan.
Otsailaren 11n, nazioarteko ekintzak lurraldeen toki garapenerako eskaintzen dituen aukerak aztertzera zuzendutako jardunaldia egin zen La Seu d’Urgellen, mugaz gaindiko lankidetzari arreta berezia eskainiz.

Joan Lúria, programazio ekonomikoko zuzendariorde nagusiak hartu zuen parte Pirinioetako Lan Elkartea ordezkatuz, “Mugaz gaindiko esperientziak lurraldearen kanpo proiekziorako” mahai inguruan. Lúriak, POCTEFAren bitartez fondo europarrekin kofinantzatutako lankidetza proiektuetako batzuk ezagutarazi zizkien bertaratuei, eta CTPk programa horren Kudeaketa Agintaritza gisa betetzen duen lana azpimarratu zuen. Pere Roquetek, Partzuergoko idazkari nagusiak, ere hartu zuen parte topaketan, Andorrako Gobernua ordezkatuz, eta beste herrialde batzuekin aurrera eramandako estrategiek Printzerrian eragin dituzten onurak azpimarratu zituen.

Jardunaldian, AECT Pirinioak-Mediterraneoa Euro-lurraldearen bitartez duela hamar urte baino gehiago martxan jarri zenetik aurrera eramandako proiektuak ere balioan jarri ziren.