TRANSTIC egitasmoaren barruan antolatutako enpresen arteko topaketa jardunaldia, informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektorean esperientzia berriak trukatzeko eta negozio aukerak bilatzeko toki bilakatuko da.

Joan den ekainaren 20an Speed Meet-TIC jardunaldi bat antolatu zen Bidarten (Akitania), eta bertan, IKTen sektorean espezializatutako Nafarroako, Euskadiko eta Akitaniako 20 enpresa baino gehiagok hartu zuten parte.

Ekimenaren helburua, mugaz gaindiko lurralde horretan IKTen sektorea indartzea izan da, mugaren bi aldeetako enpresa txikien eta ertainen, klusterren eta enpresa erakundeen arteko trukaketa eta elkarlana sustatuz.

Jardunaldian enpresa bakoitzak 3 minutu izan zituen aurkezpen txiki bat egiteko, eta ondoren speed date bat egin zen, mahai baten inguruan, negoziorako eta enpresen arteko elkarlanerako dauden aukerak eztabaidatzeko.

Ekintza hori TRANSTIC proiektuaren barruan burutu da, POCTEFAren bitartez FEDER funtsekin finantzatu den proiektuaren barruan, hain zuzen ere. Proiektu horren helburua lurraldeen garapen ekonomiko handiagoa lortzea da, IKTak bultzatuz.


TRANSTIC proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.