Irungo Oiasso Erromatar Museoak biltzarraren VIII. edizioa antolatu du aurten, ondoko izenburupean: “Ondare eta museo proiektuen etorkizuna: berrikuntzak krisialdian”. 2012ko urriaren 18an eta 19an egingo da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako egoitzan.

Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko areto nagusian egingo da. EHUk ez ezik, Frantziako Lyongo Université Lumière Lyon 2 eta Kanadako Laboratoire d’histoire et de patrimoine de Montréal zentroek ere hartuko dute parte biltzarrean.
Egitaraua eta izena emateko baldintzak kontsultatzeko, jo Irungo Oiasso Museoaren webgunera edo PDF hau jaitsi.