SAILLAGOUSE – Ekialdeko Pirinioak– Languedoc-Roussillon
Topaketa- eztabaida – 2010eko uztailaren 2tik 4ra

Saillagouseko Zeharkaldiko Mugaz gaindiko lehen topaketa (Ekialdeko Pirinioak) 2010eko uztailaren 2 eta 4 bitartean ospatuko da « Faites de la randonnée » delakoaren 10. urteurrena ospatzeko.

« Faites de la randonnée » "Pirinioak-Cerdaña" komunen elkarteak, ondare natural eta kulturala balioztatzeko sortutako ekimena da.
Ekitaldiak mendizale asko biltzen ditu urtero.

Ekitaldi honen 10. urteurrenerako, antolatzaileek Kataluniako Pirinioetako Parke natural erregionalarekin elkartuko dira eta aberastutako edizioa antolatuko dute eztabaidaz eta topaketaz beteta. Horrela sortu baitziren baita ere, Zeharkaldiko mugaz gaindiko lehen topaketak.

Sektoreko profesional guztiei irekita, aire zabalean, hausnarketarako eta iritziak trukatzeko denbora hau, turismo jasangarria garatzearekin lotutako arazoaren inguruan sustatuko da: « Zeharkaldia, garapen ekonomikorako tresna ? ».

Gai honi erantzuteko, aukera posible desberdinak: juridikoa, antolakuntza, etikoa eta marketina. Leku desberdinetatik beraien lekukotasunak eta esperientziak partekatzeko etorriko diren eragileek sustatutako tailerretan landuko dira.

3 egun iraungo dituen programa honetan: tailerrak, bisitak, aurkikuntzak eta, nola ez, zeharkaldiak egongo dira. Hiru maila desberdinetako ibilbideak proposatuko zaizkizue Cerdañako paisaiak ezagutzeko.

Informazio erabilgarria:

Kontaktuak
« Pirinioak-Cerdaña » komunen Erkidegoa
Tél. : 04 68 04 53 30

Kataluniako Pirinioetako parke natural erregionala
Tél. : 04 68 04 97 60
christel.genon@pyrenees-cerdagne.com

« Pirinioak-Cerdaña » komunen Elkargoaren webgunea

Kataluniako Pirinioetako parke natural erregionalaren webgunea

Deskargatu egitaraua eta izena emateko buletina