130 proiektu baino gehiago dira Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetza Programaren (POCTEFA) emaitza. Hemen, maiatzeko zubian ezagutu ditzakezun horietako batzuk proposatu nahi dizkizugu.
CIRCULDOUCE proiektua: Getariatik (Pirinio Atlantikoak) Nafarroan dagoen Bertizeko Parke Naturalera, Gipuzkoatik igaroz. Zikloturismoaren maitaleei kostaldeko herriak, kala basatiak, mendiak… eskaintzen dizkieten 80 kilometro. Aurkitu beharreko mundu osoa! Informazio gehiago www.euroziklo.com helbidean.

ENLLAÇ proiektua: Girona eta Ekialdeko Pirinioak zeharkatzen dituen eta Kostalde Gorrixka ezagutzeko, Daliren surrealismoaren bideari jarraitzeko, festa tradizionalak eta gastronomia aurkitzeko… aukera ematen duen 351 kilometroko eraztun zikloturista. Eman pedalei! Informazio gehiago www.pirinexus.cat helbidean.

RTAPB proiektua: Katarismoari eta Erdi Aroari buruzko ibilbidea, Lleida eta Ariège artean. Ezagutu itzazu urte luzez kataroen babesleku izan ziren tokiak; Kataroak, Ebanjelioa jarraitzen zuen eta Elizaren gehiegikerien etsai zen fede kristauaren militanteak ziren. Informazio gehiago hemen.

ANETO proiektua: Mende luzez, erromesek, kontrabandistek edo errefuxiatuek, Benasque (Huesca) eta Luchón (Haute Garone) lotzen dituen bidea erabili zuten. Gaur egun 24 km-ko ibilbide atsegina da (3404 ibilbidea), Anetoren eta bere glaziarren ikuspegi bikainak eskaintzen dituena, eta bi herrien arteko harremanak berreskuratzeko aukera eman du. Jaitsi ezazu app-a hemendik.

VULTOURIS proiektua: Bisita itzazu Nafarroan, Huescan eta Pirinio Atlantikoetan hegaztiak interpretatzeko eta ikusteko dauden sei zentroak, eta ezagutu itzazu bertako biztanleen ohiturak: ugatza, sai zuria, sai arrea, etab. Presta ezazu zure plana www.vultouris.net helbidean.