Bordeaux Segalen Unibertsitateari lotuta dagoen Isped (Institut de santé publique, d’épidémiologie et de développement) izenekoak osasunaren sustapenerako mugaz gaindiko masterra aurkeztu du datorren 2013-2014 ikasturterako, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Azterketen Unibertsitate Eskolarekin elkarlanean.

Osasunaren Sustapenerako eta Gizarte Garapenerako unibertsitateko masterraren helburua, osasunaren eremuan kalitatezko programak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko gai izango diren osasunaren alorreko profesionalak prestatzea da. Akitaniako eta Nafarroako lurraldeek finantzatzen dute, eta bi lurraldeetan, osasunaren alorreko kudeaketan eta egitasmoen sustapenean hauteman den profesionalen gero eta eskari handiagoari erantzuten dio.

Masterrak erdi presentziazko izaera du, on line prestakuntza teorikoa eta 16 aste iraungo dituen presentziazko prestakuntza praktikoa. Urtebeteko iraupena izango du (60 ECTS kreditu), eta ikasketa programa osatzen duten ikasleek Master titulu bikoitza jasoko dute, frantsesa eta espainiarra.

Informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.