Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako 2007-2013 Programa Operatiboaren (POCTEFA) laguntzarekin finantzaturiko RisqHydro proiektuak, uholdeen prebentziorako eta mendiko ibaien kudeaketarako mugaz gaindiko lehenbiziko RisQHydro foroa egin zuen joan den irailaren 25ean Frantziako Cierp-Gaud herrian
RisqHydro, 2013ko ekainean Val d’Aranen jasandako uholdeen ondoren ur-goraldiak prebenitzeko martxan jarri zen mugaz gaindiko proiektua da. Proiektua lurralde mailako 6 taldek jarri zuten martxan: Conselh Generau du Val d’Aran; Consell comarcal del Pallars Sobirà; Consell comarcal del Pallars-Jussà; Consell comarcal del’Alta Ribargorça; Conseill comarcal de l’Alt Urgell; eta Communauté de communes du Canton de St Béat.

Jardunaldian, RisqHydro proiektuak aurrera eramandako lehenbiziko lanak aurkeztu ziren, biztanleen eta ibai bideen erabiltzaileen (energia hidroelektriko operadoreak, turismo eragileak, aseguru konpainiak, inguruetako biztanleak) lekukotzak eta aurreikuspenak azaldu ziren eta arro hidrografikoen eta mendiko ibaien gobernagarritasunari buruz eztabaidatu zen.

Jardunaldiaren amaieran proiektuaren etorkizunari eta ekipoen monitoretza etiketak erabiliz uholdeak hautemateko tokiko zerbitzua sortzeko eta, horrela, uholdeen prebentzio zerbitzu ofizialak osatzeko, aukerari buruzko eztabaida ireki zen.

Risqhydro proiektuari buruzko lehenbiziko foro hori Lleidako Diputazioko Ekonomiaren Sustapenerako Patronatuaren lankidetzarekin, Midi-Pyrénées lurraldearen laguntzarekin eta POCTEFAren bitartez jasotako Europako fondoen laguntasunarekin antolatu da.