Bihartean, mugaz gaindiko Ganberen Arteko Lankidetzak, Baionako IUT-eko ikasleekin batera, Gipuzkoako kontsumitzaileek Iparralden duten jarrerari buruzko inkesta baten laburpena aurkeztuko dute ekainaren 27an, baita Iparraldekoek Gipuzkoako zenbait hiritan duten jarrerarena ere bai. Ikasleek 300 inkesta egin dituzte Iparraldeko eta Gipuzkoako hainbat lekutan.

Gipuzkoako kontsumitzaileek Iparralden duten jarrerari buruzko dokumentua (Frantsesez).
Iparraldeko kontsumitzaileek Gipuzkoan duten jarrerari buruzko dokumentua (Frantsesez).  
Bihartean Interes Ekonomikoa duen Europako Elkartea da, Gipuzkoako Industria eta Itsasketa Bazkundeak eta Bayonne Pays Basque erakundearen arteko lankidetzatik sortua.Bihartean bi Bazkundeen lurraldeetan kokatutako enpresen mugaz bestaldeko ahalmena garatzeko eratu da eta EGEF Funtsen dirua jasotzen du Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetza Programaren bidez. Honen helburua lurralde guztian dauden enpresen arteko lankidetza sustatzea eta bultzatzea da: Gipuzkoa eta Ipar Euskal Herria.
BIHARTEAN mugaz gaindiko proiektuari buruzko informazio gehiago: www.bihartean.com