Ekitaldia Casa Gurbindon egin zen, Nafarroako Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren interpretazio zentroan. Etxe hori ere, POCTEFA ‘IN AGRO SALUTE’ proiektutik sortu da.
Urtarrilaren 28an, GUSAPIR “Gustuaren eta Zaporeen sustapena Pirinioetan” proiektuaren aurkezpena egin zen Nafarroan. Ekitaldia Casa Gurbindon egin zen, Nafarroako Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren interpretazio zentroan. Etxe hori ere, POCTEFA ‘IN AGRO SALUTE’ proiektutik sortu da.

2015eko irailaren 30era arte luzatuko den proiektuak 4 bazkideren partaidetza du: Fundagro (Nafarroa); Plateau de Lannemezaneko Udalerrien Mankomunitatea (Midi Pyrénées, proiektuaren koordinatzaile gisa); Sociedad Aragonesa de Gestión Agroambiental S.L. (Aragoi) eta Cluster FooD+i (Errioxa).

Jardunaldiari hasiera emateko bisita bat egin zen Casa Gurbindora eta bazkideek bilera egin zuten. Amaiera ekitaldian, José Javier Esparza Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio sailburuak, Bernard Plano Lannemezaneko alkate eta Midi-Pyrénéetako Conseiller Régionalak eta Enrique Maya Iruñeko alkateak hartu zuten parte.

GUSAPIRren helburua, lurralde bakoitzaren produktuak eta ohitura gastronomikoak hobeto ezagutzea da, landa eta gastronomia turismoa sustatuz eta, aldi berean, mugaz gaindiko eskalan merkatu berrien irekiera bultzatuz, lurraldeen artean dagoen merkataritza alorreko trukaketa eta lankidetza potentzialaz baliatuz.

Proiektuak 349.875 €-ko kostua du, eta horren %65 (227.418,75 €) Lurralde Garapenerako Fondo Europarrekin (FEDER) finantzatzen da, POCTEFAren (Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboa 2007-2013) bitartez.