Languedoc-Roussillon
2010ko ekainaren 18tik uztailaren 7ra
1981. urtean sortu zenetik, Montpellierko Nazioarteko Dantza Jaialdia koreografo handien hitzordu garrantzitsuenetarikoa bihurtu da. Jaialdi honek, nazioarteko dantza garaikidearen eboluzioa ezagutzeko aukera ematen du eta uda guztietan dantzaren egungo ikuspegia osatzen duten artistak biltzen ditu.

Sormen eta hedapen artistikoarentzako leku paregabea da Montpellierko Nazioarteko Dantza Jaialdia eta talentu berriak ezagutzea ahalbidetzen du gainera. Languedoc-Roussillon eskualdeko kulturaren erakustoki hau galdu ezineko hitzordua da.

Programa, dantza garaikidean espezializatzen da eta klasikoa zein esperimentala, forma tradizionalak eta hip hopa izaten ditu.

Jaialdia nazioarteko konplexutasunaren barruan kokatzen da eta zubi artistiko eta geografikoak erakusten ditu kontinenteen artean, Mediterraneoan, Europan eta munduan adierazten diren identitate geografikoen oihartzun gisa.

Montpellierko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren 30. edizioa 2010eko ekainaren 18tik uztailaren 7ra ospatuko da eta urteurren hau ospatzeko helburuarekin programa bereziki aberatsa aurkeztuko du. Aipatzekoak dira « Entre chien et loup » (Txakurraren eta otsoaren artean) Anne-Marie Poras, jatorria andaluziarra duen frantsesaren eta Burkina Fasoko Salia Sanouren koreografia proiektua, Germana Civera, William Forsythe, Merce Cunningham, Anne Teresa de Kreersmaeker…

Informazio erabilgarria:

Kontaktuak:

Montpellier Danse
18, Rue Sainte Ursule BP 2019
34000 Montpellier
Tramway : Louis Blanc

Telef: +33 (0) 899 651 381 (1.34E+0.34E/Mn)
Fax : +33 (0)4 67 60 83 06

Erreserbak:

Astelehenetik ostiralera:13:00 – 18:00 Monpellier Danse jaialdian

Erreserbak egiteko moduak:
– internet bidez: www.montpellierdanse.com
– telefonoz: +33 (0) 800 600 740

Webgunea

Deskargatu programa