Datozen apirilaren 28an eta 29an, Institut de Montagne institutuak, Rhône-Alpes eskualdearen, SAboiako Kontseilu Orokorraren eta Chambéry herriaren laguntzarekin, Chambéry-ko (Rhône-Alpes) Mendiko Planifikazioari eta Ekonomia Jasangarriari buruzko lehen konferentziak ospatuko ditu.

Eduki tekniko ugari duen gertaera pilotua da beraz gaian adituak direnei zuzenduta dago. Helburua, mendiko ekonomiaren garapenaren eta jasangarritasunaren egoera aztertzeaz gain, garapen horren gakoak identifikatzea eta epe motzerako eta erdi eperako lehentasunak zeintzuk izango diren zehaztea izango da.

Informazio gehiago:
http://www.assises-montagne-durable.com/