Datozen urriaren 30-31n eta azaroaren 1ean, MENDIEXPO OUTDOOR EXPERIENCE burutuko da FICOBAko azoka gunean (Irun). Ezinbesteko hitzordua da outdoor kirolzale guztientzat.

Mendiexpo Jaialdia kanpotik eta barrutik berriztatu da. Marka aldatu da, baina baita azoka kontzeptua ere, edukiak hedatuz eta gero eta adituagoa eta exijenteagoa den jendearengana zuzenduz. Mendiexpo Outdoor Experience, munduko mendiko zine jaialdi garrantzitsuenaren, BANFF MOUNTAIN FILM FESTIVAL WORLD TOUR izenekoaren, nazioarteko biraren egoitza izango da.
Horrez gain, edizio honetan, lehen mailako mendizalek, kirolarik eta abenturazalek eskainitako hitzaldiak eta emanaldiak eskainiko dituzte, Cory Richards, Adam Ondra, Alex Txikon, Mireia Miró, Axi Muniain, Josu Feijoo, Will Gadd… Horrez gain, beste espazio batzuk ere sortu dituzte “Ezagutzaren Zirkuluak”, "Hartzazu kafe bat …rekin", "Jakin ezazu honetaz", "Berria solastokia", “Mendi Market” eta beste jarduera askotan, jaialdiak iraungo duen 3 egunetan: slackline erakusketak eta ikastaroak, piragua irteerak, rapela, rokodromoa, tirolina eta zubi tibetarra… Eta baita oparien zozketak ere!