Mugaz bestaldeko aktibitateak indartzeko nahian Surfrider Foundation Europe fundazioak bat egin du hiru talde desberdinekin Euskal Herriko Surf Federazioarekin (EHSF), Eusko Ikaskuntza-rekin (Euskal ikasketen zentroa) eta Pirinio Atlantikoak Batzorde orokorrarekin, alegia, Mare Urdina proiektua garatzeko.

Proiektu honen %65a EGEFko funtsetatik finantzatuko da Frantzia- Espainia-Andorra 2007-2013 lurralde lankidetza programa operazionalaren barruan (POCTEFA) eta bere helburua mugimendu eko-eragilea sortzea da Euskadiko itsasertzean bertan parte hartzen dutenen ekintzak sinergian jarriz ingurunea babesteko sentsibilizazioari eta ondare naturala balioztatzeari dagokionez. Euskal Herriko biztanleriak mobilizatzea eta Mare Urdinak antolatutako aktibitateetan parte hartzera bultzatzea nahi da, bertako ingurunearen aberastasunaren jabe izateko eta hau ezagutzeko, ospatzeko, babesteko eta zaintzeko.

 

Sentsibilizatzea eta heztea

Mare Urdina proiektuak, hezkuntzari eta ingurunearen sentsibilizazioari dagokionez 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako erakusketa bat antolatu du: « Mendietatik ozeanora: ur tanta baten bidaia» izenekoa. Erakusketa interaktiboa da. Uraren zikloaren gaineko hiru dimentsiotako marrazkia, hitzaldiak eta labainketaren irudi profesionalak nahasten ditu. Ikusleek oso erraz ulertuko dute uraren zikloa eta honen ondorioak azalpen sinple eta ludikoei esker.

2010eko irailaren 28tik urriaren 20ra aurkeztu zen Donostiako Cristina Enea Fundazioan eta gainera, 2010eko urriaren 23tik azaroaren 1era Biarritzen ospatutako Surfrider Foundation Europe-ren 20. Urteurreneko programaren zati bat ere izan da.

Erakusketari eta datozen datei buruz informazio gehiago edukitzeko sar zaitez Mare Urdina proiektuko webguneko Ekitaldiak/agenda atalean.