Chambéry herriak Mendiaren Jardunaldi Europarrak 2012 hartuko ditu, helburutzat mendiko lurraldeek gazteentzat duten potentziala ustiatzeko dauden baldintza eta aukerei buruz elkarrizketan aritzea izango dutenak. Aurrekoak bezala, ekitaldi honek mendiko aktoreen europar agenda politikoan urteko gertaerarik garrantzitsuena izan nahi du.

Mendiguneek bizi-kalitateari dagokionezabantaila oso garrantzitsuak dituzte: elkartruke komunitario bereziki sendoak, kultura tradizional aberatsa, zaindutako ingurune batera sarrera eta aisialdi-jarduerak, eta hainbat lan-aukera ezberdin ere bai. Baina gune hauek, modan ez dagoen irudi bat azaltzen dute maiz, batzuetan dinamika gutxikoa, edo ez-dibertsifikatua. Honela, gai nagusiak Gazteriarentzako Jardunaldiei begira dira: "Nola lortu gazteak mendiguneetan gera daitezela?, Nola lortu, behin euren ikasketak amaituta, gune honetan koka daitezela eta nola erakarri beste lurralde batzuetatik datozen beste gazte batzuk, bakarrik edo euren sendiarekin, gure mendiko eskualdeetara?”
Jardunaldiek partehartzaileei ezaguerak eta elkarrizketarako aukera emango die zailtasun eta arazo jakinei aurre egiteari eta mendiko gazteriaren arloko politiken praktika onei buruz.

Euromontana webgunea bisitatzera gonbidatzen zaituztegu informazio gehiago izan dezazuen. Orrialde honetan liburuxkak ez ezik programazioa eta izen emateko inprimakia ere aurkituko dituzue.