Maiatzaren 1etik 31ra ospatuko da Toulouseko Argazki Lehiaketa, 2011ko edizio honetan, PLE-ko lurralde guztiari Pirinioetako Urteari garrantzi berezia emango zaio Pirinioei buruzko argazki erakusketa baten bidez.

Lehiaketan, 27 erakusketa baino gehiago ikusi ahal izango dira, argazki lehiaketak eta ekimenaren sustatzaileek finantzatutako proiektu desberdinetara aurkezteko deialdiak egongo dira. Midi-Pyrénées eskualdea lehiaketaren laguntzailea da eta PLE-ko lurralde guztiari eta nola ez “2011, Pirinioetako Urtea” proiektuari garrantzi berezia emango dio, Garona ibaiko ertzetan kokatuko den Pirinioei buruzko argazki erakusketa baten bidez.

Mundu guztiarentzako irekita egongo da eta sarrera doan izango da.