Europa
2010eko maiatzaren 3tik uztailaren 20ra

Eskualdeetako Batzordeak, Europako Batzordearekin, Europako Kontseiluaren presidentziarekin eta Interact Programarekin elkarlanean, Europako eragileen gaineko galdeketa jarriko du martxan 2010eko maiatzaren 3tik uztailaren 20ra, mugaz gaindiko lankidetzaren gaineko arau europarrak ebaluatzeko helburuarekin.

Izan ere, 2006 eta gero, Europar Batasunak, mugaz gaindiko lankidetzarako tresna berri bat sortu baitzuen bertako eta eskualdeko agintarientzako: Lurralde lankidetzarako Europako Taldea, edo « GECT » (Erregelamendua (EB) 1082/2006 zenb.).

Tresna hau martxan jartzeko balantzea eta erregulazio aferentea 2011rako programatu da.
Kontsultaren emaitzek eztabaida hau elikatzea ahalbidetuko dute, Europako arauen inguruan mugaz gaindiko lankidetzari dagokionez eta baita gai honen inguruan tokian toki dauden esperientziak eta ikuspuntuak baloratzeko.

Kontsultarako galdeketa Estatu kideei, jadanik eratuta dauden GECTko kideei edo GECTko kide bihurtuko direnei, tokiko eta eskualdeko agintariei edo beste alderdi parte hartzaileei zuzenduta dago.
Gehienbat praktika onen ikerketari eta zentsuari eta azterketak landu behar dituen arazo juridikoetatik ondorioztatu denera zuzenduta dago.

Emaitzak urrian aurkeztuko dira Bruselan « Open Days » ekitaldian zehar. Zuzenean integratuko dira Alberto Núñez Feijóo, Galiziako Autonomia Erkidegoko Presidenteak prestatutako Eskualdeko Batzordearen txostenean.

Deskargatu galdeketa