Joan den apirileko 22an eta 23an Lurralde Elkarlanerako Programa Europarren urteko bilera egin zen Bruselan. Bilera horretan EBko lurralde elkarlanaren egungo egoera aztertu zen, datorren 2014-2020 programazio epealdiari begira. Bilerak 330 partaide baino gehiago izan zituen, Kudeaketa Agintaritzetako, Baterako Idazkaritza Teknikoetako eta lurralde elkarlanean inplikaturiko beste aktore batzuetako ordezkarien artean.
 Pirinioetako Lan Elkarteak, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz gaindiko Lankidetzarako Programaren (POCTEFA) kudeaketa agintaritza gisa hartu zuen parte Europar Batasuneko mugaz gaindiko elkarlanaren etorkizunerako hain garrantzitsua izan zen ekitaldi horretan.

Aurkezpenak jaisteko, sakatu hemen.