Luchonen urriaren 28an ospatu zen Osoko Kontseilua eta gero POCTEFAn proiektuak aurrera eramaten dituztenen artean ongizate ikerketa bat egin da. Emaitzak?

Iritzi orokorra oso ona da eta proiektuak aurrera eramaten dituzten erakundeen ustez oso erabilgarria da mugaz gaindiko ekimenei buruzko foruaren eta tailerren antolakuntza. Ekimen hau berriz antolatzeko animoa eman digute. Orokorrean, guztiak datoz bat ekimen honek, PLEk egiten dituen aktibitateak hobeto ulertzea ahalbidetu diela esaten dutenean.

Errepikatzen diren oharrak azpimarratu behar dira. Gehien aipatzen dena, foruan eta tailerretan egon den denbora falta izan da, baita eztabaidetan, denbora falta dela eta, parte hartzeko aukerarik ez egotea edo parte hartu duen pertsona kopurua oso handia zelako. Ildo berean, jardunaldi honi esker parte hartzaileek elkar ezagutzeko aukera eta proiektuak hobeto ezagutzeko aukera izan duten arren, badirudi parte hartzaileei ez diela ahalbidetu beraien proiektu propioan edo lankidetza ideietan aurrera egiterik utzi. Berriz ere, jardunaldi ugari eta hauek burutzeko denbora gutxiegi dira arazoaren funtsa.

Eskerrik asko guztioi aurrera egiten lagunduko digun inkesta honi erantzuteagatik. Programaren erronka desberdinak aurrera eramateko topaketak egiteko lanean ari gara jadanik.

Deskargatu tailerren laburpena frantsesez eta gazteleraz.