Limitis Forum lehiaketako epaimahaiak irabazleen zerrenda jakitera eman du. Aurkeztutako lanen kalitatea ikusita sariak lau izatea erabaki da, bi accesit sarirekin.

Limitis Forum mikro-bideoen lehiaketa bat da 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendua. Aurkeztutako bideoek krisi ekonomikoa izan behar zuten argumentu bezala eta ezin ziren 5 minutu baino luzeagoak izan. 

Ekainean elkartu zen Limitis Forum lehiaketako epaimahaia Huarte Arte Garaikideko Zentroan, Nafarroan, talde irabazleak aukeratzeko. Ez zen erabaki erraza izan aurkeztutako lanen maila altuagatik, epaimahaiak orduan erabaki zuen dagoeneko zeuden bi sariei beste bi accesit gehitzea.

Lehiaketaren irabazleak honakoak izan ziren: Huescako Asociación Enbat Ver lanarekin eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoa K.R.I.S.I.A. lanarekin. Accesit sariak hauek izan ziren: Berriztu hezkuntza elkartearen Ante la crisis da la cara eta Annf elkartearen Los jóvenes en la crisis.

Lehiaketa, krisiaren inguruko hausnarketa leku

Limitis Forum hausnarketa leku bezala jokatu du, gazteek honi esker beraien iritziak adierazi ahal izan dituzte, krisi testuinguruan beraien inguruan gertatzen denari buruz. Era berean, eztabaida sortzeko balio izan du: egoera zail honetan zer alternatiba dauden eraman ahal direnak.

Limitis Forum proiektua 2012ko CTP gazte ataleko sariaren irabazlea izan zen, honek bere finantzaketa ahalbidetu zuen. Hainbat erakundetako 227 pertsonek parte hartu zuten, guztira 21 lan aurkeztu ziren. Antolakuntzan hainbat elkartek parte hartu zuten, Asociación Navarra Nuevo Futurok koordinaturik.

Udazkenerako aurreikusitako topalekua

Hendaian egingo den topaleku bat antolatzen ari gara, jardunaldi honek 2013ko urrian izango den Hendaia Film Festivalean aurkeztutako lanak hedatzeko balioko du.

Informazio gehiago nahi izanez gero kontsultatu proiektuaren bloga.