Urriaren 19an, muga inguruetako Euskadiko, Akitaniako, Nafarroako eta Aragoiko lurraldeetako 200 gazte baino gehiagok Limitis Forum egitasmoaren (CTP Gazteria Saria 2012) barruan egindako ikus-entzunezko lanak proiektatuko dira Hendaia Film Festival izenekoan.
Limitis Forum lehiaketaren barruan egindako ikus-entzunezko lanak Hendaia Film Festival izenekoan aurkeztuko dira. Jende guztiarentzat irekita egongo den proiekzioaren ondoren sariak banatuko dira eta egitasmoari amaiera emango zaio, parte hartu duten gazteen eta prozesuan inplikaturik egon diren hezitzaileen arteko topaketarekin.
Hitzordua urriaren 19an izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara, Mendi Zolan Kulturgunean (Sokoburu-Hendaia).
Lehiaketako bideo irabazleak kontsulta ditzakezu hemen sakatuz.