PLEk bere sariaren 2011 edizioa aurkeztuko du otsailaren 21ean.

Pirinios gaindiko lankidetzaren aldeko jarduerak edo ekintzak burutzen al dituzu? Bi kategoria hauetako batean parte hartzeko aukera izango duzu:

          « gazteria»  kategoria: PLEn kokatuta dagoen bigarren mailako hezkuntza edo lanbide heziketa irakasten duen zentroa, erakunde bat, kultur-gune bat, gaztetxe bat izaten bazara eta gazteriaren aldeko mugaz gaindiko ekimenetan parte hartzen baduzu, PLEko “Gazteria” saria zure zain daukazu…Baliteke zure proiektua aurrera eramateko 10 000 €­-tako saria eramateko aukera edukitzea!

           « Indar biziak» kategoria: Mugaz gaindiko proiektuetan parte hartzen duten lurraldeko gainontzeko eragileentzako. Ez izan zalantzarik “Indar Biziak” kategorian izena emateko orduan “ PLE lurraldeko eragile dinamikoena” saria lortzeko helburuarekin.

Parte hartzeko, ez ahaztu zuen izen emate idazkia 2011ko uztailaren 31 baino lehen entregatu behar dela. Laster, PLEko sariekin lotutako informazio guztia aurkituko duzu PLEko  webguneko PLEko Saria atalean.