CTPko lurraldeko kultur agentea zara eta elkarlanean aukera bat ikusten al duzu? Tresna hau zuretzat garatu da. www.kulturpyrctp.org web gunean izango gaituzu zure zain.
CTPko III. Batzordeko Kultura lan taldeak, tresna teknologiko berri baten sorkuntza eta garapena bultzatu du. Tresna horren helburua, zortzi lurraldeetako kultur agente publikoen eta pribatuen arteko elkarlana bultzatzea da.
Horrela, lanerako gune komunaren ezagutza hobetzen da eta, aldi berean, hiritarren bizitza kalitatean eta ekonomiaren dinamizazioan eragina duten proiektuen elkarren arteko sorkuntza bultzatzen da, toki eremutik haraindi.
KULTURPYR izena daraman web plataforma, eleanitza eta sarbide librea duena da, elkarlanerako bokazioa duten eta lurralde arteko sare batean parte hartzeko interesa duten enpresetako, elkarteetako eta fundazioetako arduradunei, autonomoei, herri administrazioetako kultur arduradunei, ekipamenduen arduradunei, programa eta egitasmo ekintzaileei… bideratua.
Plataforma honek aukera hauek eskaintzen dizkie kultur agenteei:
• alta jaso duten kultur baliabideak bilatzeko eta aurkitzeko.
• kidetasunaren araberako bilaketa egiteko
• dokumentazio multimedia bilatzeko.
• laguntza deialdiei, prestakuntzari, enpleguari, ikasketei eta argitalpenei buruzko ezagutza zehatza.
Aldi berean, KULTURPYReko barne datu baseak, beraien lurraldetik elkarlanerako nahia adierazten duten egitasmo publikoekin eta pribatuekin erlazio zuzenagoa eta arinagoa izateko eta beraien ezaugarriak zehaztasunez ezagutzeko aukera emango die Pirinioetako Lan Elkarteari berari eta parte hartzen duten administrazioetako kultur teknikari sareari.
Plataforma, datorren azaroaren 15ean aurkeztuko da era ofizialean Iruñean, Pirinioetako Lan Elkartearen Osoko XXX. Kontseiluaren barruan. Une horretatik aurrera tresna berria izango dugu, konpartituriko lurraldearen gizarte eta ekonomia garapenerako etorkizuneko hiru balio bultzatzeko: sormena, berrikuntza eta elkarlana.