Abenduaren 4an eta 5ean, ‘Kulturan hobeto komunikatu: probatutako errezetak eta tresna berriak’ mintegia egin zen Grauseko Espacio Pirineos izenekoan.
Mugaz gaindiko PATRIM II proiektuko kideek antolatu zituzten jardunaldi horiek, proiektu europar horren barruan sortutako Ondare Zentroetako Pirinioetako Turismo Sarean izena eman duten (edo etorkizunean izena eman dezaketen) arduradunei sare sozialen eta hedapenerako tresna berrien erabileran prestakuntza eskaintzeko

Jean-François Audiquier, Garapen Iraunkorreko Lurralde Agentziaren (ARPE Midi-Pyrénées) proiektu buruak, Twitter eta Facebook bitartez zer eta nola komunikatu erakutsi zien bertaratutakoei, eta Céline Davadan Abbadia de Hendaya gaztelu-behatokiko ondare eta kultura arduradunak, egin beharreko erakusketetarako jakinarazpenak eta prentsa oharrak idazteari eta osatzeari buruzko prestakuntza eskaini zien.

Bertaratutakoen artean Aragoiko zenbait eskualdetako Ondare, Turismo, Kultura eta Garapen teknikariak eta Espainiako eta Frantziako hainbat museotako eta ondare interpretazio zentrotako arduradunak zeuden.